LITERATURA

Maixa Zugasti idazleak “Hostoen hezurdua unatua” poema liburua kaleratu du

Joan den barikuan, Maixa Zugastiren Hostoen hezurdura unatua poema liburuaren aurkezpen ekitaldia burutu zuten Balea Zuria argitaletxeko lagunek idazlearekin batera.

Maixa Zugasti idazleak 2017an eman zuen bere burua ezagutzera letren plazan, izan ere Irun Hiria Saria eskuratu zuen L.A.A. eleberriarekin. Urtebete geroago, beste eleberri bat eman zuen argitara, Ahotsak eta itzalak. Prosaren bidetik jarraitu zuen 2019an haur eta gazteei zuzendutako Tximeletak hondartzak narrazioarekin. Hala ere, sen poetiko handia erakutsi du Zugastik prosazko bere lanetan, eta oraingoan, poesiaren generoan ondu du bere azken lana, Hostoen hezurdura unatua.

Lan berri honetaz Balea Zuria argitaletxeko ordezkariek honakoa esan dute: “Sakontasun eta sentikortasun handiko bilduma da, hutsuneaz eta desioaz gogoeta egiten duena, gorputzaz eta zauriez. Bilaketa isil baten kronika, zaratatik eta burrunbatik ihes egin nahian, urezko kaligrafiaz egina, errautsen gainean eraikitako etxeen ateak irekitzeko giltzaren beharrik ez duena. “

Lo hartu berritan,
gaur ere,
ezinezko zure hitz isilek esnatu naute.
Ametsezko bi gorputz bihurtu gara ohean;
hostoen hezurdura unatu, udazkenean.
Itxiko ditut begiak
amets egarriz
eta oroitzapenez beteko dut hustasuna.
Betiereko azal bakar izango gara,
gau ilun-ilunean,
lo hartu berritan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button