ARTEA

Leire Urbeltzen landareak ez dira berdeak

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederretako ikasketak burutu ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoarekin atxikita dagoen Eina Eskolan jaso zuen Leire Urbeltzek ilustrazioko espezializazioa. Galtzagorri elkarteko bazkidea eta Marraz(i)oak irudigile berrien kolektiboaren kidea da. Hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Itzalpetik izenburuko liburua Yolanda Arrieta idazlearekin batera.

Gaur, irailak 6, Plants That Are Not Green (Landareak ez dira berdeek) izenburuko erakusketa inauguratuko du Bilboko BilbaoArte zentroan. Erakusketa zabalik izango da 2013ko irailaren 27a bitarte.

Orain arte banakako bi erakusketa egin ditu: Almanaque, Gasteizen (2011) eta La Quimera Residual , Iruñean (2008). Horretaz gainera, egoitza bekak eskuratu ditu Zaragozan, Caceresen eta Beijinen. Azken hori, oinarrizkoa izan da BilbaoArte zentroak ikusgai dagoen erakusketa abiatzeko. Erakusketan ilustrazioak ez ezik, bestelako obrak ere badira.

Ilustratzailearen estiloari dagokionez, ondokoa azaldu du artistak: “Egia esan erreferente anitz ditut: El Boscoren koadroetatik hasita Shaun Tanen albumetaraino, Moebiusen komikiei gainbegiratua emanez, beti ere, ilustrazioari dagokionez. Batez ere, egunerokotasunaren abiadurak mendian topatzen dudan orekarekin alderatzean aurkitzen dut neure inspirazio iturri”.

Euskal Herriko ilustratzaile nabarmenetarikoa da Urbeltz: “Merkatua murritzagoa da (Euskal Herrian), eta horrek asko baldintzatzen du. Hala ere, euskaldunok ilustrazioari dagokionez, geure berezko izaera daukagula nabarmenduko nuke.

Honatx 2011n Nontzeberrin Leireri egin genion elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button