BERTSOTAN

Aitor Sarriegi beasaindarra Gpuntuko txapelduna

Aitor Sarriegi txapeldunak 1051 puntu lortu zituen atzokoan, Illunbeko finalean, eta Mikel Mendizabali eskaini zion txapela.

Beñat Gaztelumendi atzetik, 1045,5 punturekin, bigarrena izan zen. Gero, Alaia Martinek 594 puntu, Iñaki Apalategik 590 puntu, Agin Rezolak 588,5 puntu, Jexux Mari Irazuk 578 puntu, Jon Martinek 577,5 puntu eta Unai Agirrek 572 puntu lortu zituzten.

Atzo jokatu zen Gpuntuko finala Donostiako Illunbe zezen-plazan, eta alde txikiarekin gailendu zitzaion Sarriegi Beñat Gaztelumendiri, soilik bost puntu eta erdikoa izan zen. Bi horiek iritsi ziren azken saiora, eta biek ere aurretik egindako lana borobildu zuten buruz burukoan, Illunben bildu ziren 9.200 ikusleen aurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button