ARTEA

Gizakiak naturarekin izan duen harremanaz

Irakurketa naturalak izeneko erakusketa zabaldu da Iruñeko Ziudadelako Arma aretoan, azaroaren 14tik urtarrilaren 28ra. Erakusketak “gizakiak natura ingurunearekin historian izan duen harremanean barna” hausnartu nahi du. Urtarrilera bitartean hainbat jarduera programatu dira erakusketa ardatz hartuta: bisita gidatuak, lantegiak, topaketak ikasleekin eta mahai-inguruak.

Erakusketa horretan 39 obra egongo dira ikusgai: 4 bideo-sormen, 5 eskultura (horietako bat hormakoa), eta hormako 30 obra, tartean pinturak, eskulturak eta argazkiak.

Proiektu hori komisario gazteei zuzendutako Ber-ikusketak / Begirada berriak, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumari izeneko deialdiaren barruan sortu zen.  Azken deialdian 4 proiektu aurkeztu ziren, eta proiektu irabazlea Mikel Calvo Villavarena eta Silvia D. Sádaba Cipriainena izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button