IKUS-ENTZUN

Zinema Ikusezinaren jaialdian lanak aurkezteko epea amaitzear

2016ko Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 8. Jaialdiaren deialdia abenduan ireki zen eta hil honen erdialdean lan berriak aurkezteko epea amaituko da.

Jaialdiaren aste nagusia urriaren 13tik 20ra arte izango da, Bilbon. Irail eta azaroaren artean, hainbat udalerritan banaturiko egoitzetan hedatuko dira lanak: Bilbo, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Mungia, Iurreta, Getxo, Leioa eta Elorrio.

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia KCD Kultura, Communication y Desarrollo GGKE-k antolatzen du, Komunikazioa eta Kulturaren bidez giza garapen zuzena, interkulturala eta iraunkorra sustatzea helburu duen elkartea. Jaialdiak aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituen zinea urtero erakusten du, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezken filmak programatzen dira eta.
Jaialdiak lau ardatz tematiko handiren inguruan biratzen du: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Berdintasuna. Bere etengabeko lanari esker, Jaialdia nahitaezko hitzordu bihurtu da Garapen iraunkorrera bideraturiko lankidetzari, Giza Eskubideei, Genero parekotasunari zein Kulturartekotasunari loturiko jendearentzat.
Jaialdia, ikus-entzunezko lanen bidez, gizakien aldarrikapen eta arazo ezberdinak islatzen dituen komunikazioa sustatzen duten pertsona guztien onarpena da.

Jaialdian parte hartzeko datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button