MUSIKA

Madeleine Peyroux bokalista arrakastatsua

Madeleine Peyroux kantari eta musikagileak, 365 Bilbao Jazz ekimenaren eskutik, kontzertua eskainiko du, ostegunean, maiatzaren 19an, 20:00etan, Bilboko Filarmonika Elkartean.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako 365 Bilbao Jazz kontzertu-zikloak handienetako bat eramango du Bilbora: Madeleine Peyroux iparramerikarra.
Bihar, Bilboko Filarmonika Elkartea guztiz beteko da, Billie Holiday berri bat bezala definitua izan denaren musika eta ahotsaz gozatzeko, izan ere, aurretiko salmentako sarrerak orain hilabete batzuk agortu ziren.

Madeleine Peyroux (Georgia, AEB) bokalista arrakastatsua, nazioarteko jazz arloko musika-jolerik nabarmenen artean kokatzen da. Peyroux Larry Klein produktorearekin dago elkartuta, bere hiru azken bildumak harekin grabatu ditu Rounder zigilurako, eta bere bizitza New York, Kalifornia eta Paris hirien artean garatzen du.
Bare Bones (Rounder) bere azken lan plazaratu zuenetik bi urte igaro eta gero, Madeleine Peyrouxek hurrengo ekainean bere bilduma berria argitaratuko du: Standin´on the Rooftop (Universal Music).

Honen ostean, 2011 denboraldiak hurrengo urrian hasiko da berriro. Hiru izen handik (Brad Melhdau, Omar Sosa eta Madeleine Peyroux) eta Estatu osoko jazz taldeen beste 24 emanaldik, oso programazio heterogeneo eta anitza osatu dute urtarriletik maiatzera arte. Eta urritik aurrera Stacey Kentek bisita egingo digu; Belmondo anaiak ere egongo dira gure artean, saxo eta tronpeta-joleak, musikari eklektikoak eta Frantzia aldeko abangoardiako jazzaren berme nagusiak. Eta denboraldiari amaiera bikaina emateko, tronpeta-jole estatu batuar ospetsua den Michael Mossman eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eskutik kontzertua eskainiko da Euskalduna Jauregian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button