
Aurreko astean esaten genuen moduan, Laudion eman zaio amaiera aurtengo Kuadrilla artekoari. Izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 27tik martxoaren 25era bitarte luzatu da Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa.
Finalean Katuko muinoak, Errexala eta Izena pentsau bida taldeetako 14 bertsolariak (Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. eta Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta).
Azkenik, Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan.
Aurten, guztira, 64 lagun aritu dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan. Eskualde hauek parte hartu dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (hiru talde).
Egun horretako finalaren gaineko kronika alaia hemen kontsultatu ahal duzue.