IKUS-ENTZUN

“Lupa” dokumentalen jaialdian parte hartzeko epea zabalik da

Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek Lupa Dokumentalen Mostra eta Topaketa jaialdiaren zazpigarren edizioa ondu dute apirilaren 17tik 20ra arte, Donostian eta Oreretan. Antolatzaileek iragarri dutenez, “Lupa 2014 dokumentalen mostra erakustaldi ez konpetitiboa da”; izan ere, Lupak azken urteetan egindako lan dokumentalen erakusketa izan nahi, xede konpetitiborik gabe.

Hala, bertan parte hartu nahi duten zinegileek haien lanak bidal ditzakete, martxoaren 1era arte: fikziorik jorratzen ez duten lanak onartuko dituzte, bai eta edozein iraupenekoak ere. Aurkeztutako lanak euskara edo gaztelaniaz izan ezean, azpitituluak izan beharko dituzte, bi hizkuntza horietako batean.

Partaideek honako materiala bidali beharko dute lupafest@gmail.com helbide elektronikora: lana deskargatu edo online ikusteko esteka bat; filmaren sinopsia eta fitxa tekniko bat; dokumentalaren argazki bat; eta, azkenik, harremanetarako kontaktua.

Informazio gehiago: mikelazulo.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button