LITERATURA

Iñigo Aranbarriren nobela berria

Zamaontzia (Susa) izango du izenburua Iñigo Aranbarriren nobela berriak. Iñigoren bigarren nobela Zulo bat uretan izan zen, 2008an argitaratua. Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela kontakizun asaldagarri bat da, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa eta doilorkeriaren destaina.

Zamaontzia nobelaren sinopsia  hauxe izango da: “Askatu beharreko korapilo bat dauka Nereak. Kontu uher batzuk argitzeko premiarekin mintzo zaio bere aitari. Gaztetako oroitzapen eta gertakariak ekarri ditu gomutara, orain dela hamabost urtekoak…
Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak bolada batez.
Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero, debekatuta egon arren, ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen da Edwin marinel filipinarraz eta atoan endredatzen zaizkio zalantzak, samina, amorrua”.

Ekainaren 3an, ostirala, aurkeztuko da Larrabetzun, ekainaren 3, 4 eta 5ean Larrabetzun egingo den 3. Literaturia ekimenaren barruan. Bertan paratuko den liburu azokan izango da nobela eskuragarri, dendetan baino lehenago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button