MUSIKA

Hasier Oleagak “Cantus Caterva” diskoa aurkeztu du

Hasier Oleaga (Bilbao, 1979) bateria jotzaileak Cantus Caterva (Errabal) estreinako lana aurkeztu du gaur, uztailak 4, Donostiako Alde Zaharreko liburutegiko sotoan. Bilbotarrak hainbat musikarirekin jo du bere ibilbide profesionalean; egun, esate baterako, Ruper Ordorikaren Mugalaris taldearekin aritzen da.

Oraingoan, baina, berak gonbidatu ditu hainbat musikari bere kantuak jo eta grabatzeko estreinako lanean, Cantus Caterva (Errabal). Iñaki Salvador (pianoa), Mikel Andueza (saxofoia), Julen Izarra (saxofoia), Fernando Neira (baxu elektrikoa), Jorge Abadias (gitarra) eta Jon Piris (kontrabaxua) musikariak izan ditu ondoan Oleagak bere lehendabiziko lana grabatzeko. Aipaturiko musikari horiez gainera, diskoan Teresa Zabalzak ere abesten du.

Lan honetan bateria jotzailearen askotariko unibertso musikala antzematen da. Izan ere, diskoa ez da bateria jotzaile batek argitaratuko lukeen ohiko lana. Hala, diskoaren piezatan Oleagaren bateria jotzeko modua gailentzen da, beti ere, askotariko doinuen esentzia galdu barik. Finena, jazz tradizionala, musika klasikoa eta rock progresiboa uztartzeko gaitasuna erakutsi du musikari bilbotarrak.

Cantus Caterva Donostiako 47. Jazzaldian aurkeztuko du Hasier Oleagaren taldeak, uztailaren 22an, Trinitate plazakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button