
GOR diskoetxeak Los Carniceros del Norte bandaren Coulorofobia izenburuko disko berria argitaratu du. Taldea Bilbo, Gasteiz eta Mirandako musikariek osatzen dute, eta death-rock edo horror-punk estiloa jorratzen dute.
Txarly Usher (ahotsa), H. Zombie (gitarra) eta Nando Fausto (baxua) dira taldekideak. Hirukoteak hitz odoltsuekin jantzitako punk kantu azkarrak jotzen ditu. Espainiako Paralisi Permanente taldearekin edo AEBeko Misfits talde mitikoarekin alderatu daitezke, bai soinuari dagokionez, bai eta terrorezko estetika ilunari dagokionez ere.
Estetikaren harira, lan berri hau klown-ak protagonista dituzten beldurrezko filmen irudiekin apainduta dator: IT, Balada Triste de Tronpeta, Clownhouse… izan ere, kantu oro azpi-genero horretako kantu bati buruzkoa da, eta izenburuak ere, pailazoekiko fobia adierazten du.
Taldea nahikoa ezaguna da mundu osoko death-rock eszenan, eta horren ondorioz, hainbat herrialdetan jo dute, AEB, Brasil edo Mexiko, besteak beste.