BESTELAKOAK

Loraldiak gazteen kultur-sormenari bultzada emango dio

Loraldiak 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu du. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta proiektuak garatzeko espazio bat eskainiko du, profesionalen tutoretzarekin.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 30 urte baino gutxiago izatea; banaka edo taldeka aurkeztea; euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat izatea; egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera; proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatzea.

Urtarrilaren 30tik otsailaren 20rfa bitartean proposamenak aurkezteko epea izango da. Horren ostean, otsailaren 21etik 28ra ebaluazioa egingo da, eta martxoaren 3an hautatutako proiektuaren jakinarazpena egingo da.

“Gazte sortzaileek aukera paregabea dute beren ideiak garatzeko eta euskarazko kultur sorkuntzan urrats garrantzitsu bat emateko”.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button