BESTELAKOAK

Loraldiak euskarazko sormen digitaleko beka zabaldu du

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez. Ekimen honen helburuak euskarazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskarazko egitasmoek presentzia izatea dira. Azaroaren 20ra arte bidali ahal dira proposamenak, eta 10.000 €ko ordainsaria izango du.

Aurreko urtean bezala, kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onartuko dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa … Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa ere izan daiteke.

Bigarren edizio honen onuraduna zein izango den abenduaren 20an iragarriko du Loraldiak. Eta 2024an zehar proiektua gauzatzeko epea izango du.

Gorputza atzean utzi, lehenengo edizioko proiektu irabazlea izan da. Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da. Gorputza eta teknologia uztartzen duen proiektu honek bilaketa bat planteatzen du: gorputza eta gero zer? Eta oinarrizko galdera batetik abiatzen da: datu huts bihurtuta… gizaki gara oraindik ere?

Egitasmoaren arduradunak EHUko irakasle talde bat dago: Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal eta Patxi Azpillaga.

Bekari buruzko informazioa: Loraldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button