ARTEA

Juan Manuel Galarragaren irudiak eta Mikel Ibarguren olerkiak Amotz-Larraldean

Juan Manuel Galarraga (63 urte) sortzez Zaldibiakoa, Senperen bizi da txikitatik eta pinturarekin apasionatua izan da beti. Honi, bizibideak ez dio denbora sobera utzi, bere hobby-a garatzeko, baina orain, erretiro garaian, bere begi garden eta zorrotzek ez dute gehiago geratu nahi eta hamaika oihaletan sorkuntza garatu dute.

Mikel Ibarguren (43 urte) Zestoan jaiotakoa, Ziburun bizi da eta hiru olerki bildumen idazlea da: Hemen gauak lau ertz ditu, Deserriko karrika eta Ahapeka. Ibargurenen poesia ezin geldiarazia da. Maiteminak eta erbesteratzeak, zauri bat eginik bere bihotzean, inoiz, ezin ditu bere sentimendu poetikoak ezkutatu. Horrela, Juan Manuelen margolan bakoitzaren aitzinean idatzitako olerkietan bere inspirazioa ikusi daiteke, sakonetik dakielako Juan Manuel ere maitemina eta erbestearen umea dela .
Erakusketa hau ekainaren 15etik aurrera ikusi ahal izango da.

Erakusketari loturik, Hatsa elkarteak Maite ditugun olerkariak bere sailari jarraikiz Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibargurenekin egun bat iragaitea antolatu du ekainaren 26an.
Betiko lez, goizean, Zugarramurdiko Mendibil kaskoan, oinezko ibilaldia eta gero ordu batean bazkaria. 16:00etan Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibargurenen ekitaldi poetikoa gauzatuko da.

Hatsa Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button