BERTSOTAN

“Bertsotruk. Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak”

Bertsotruk Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak biltzeko ekimena da eta helburua bertso-eskolen arteko harremanak sustatzea da. Urte osoan zehar izan dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Bada, azken saioak, asteburu honetan izango dira, ostiralean Azkoitian eta larunbatean  Ordizian.

Aurtengo Bertsotruk egitasmoak 26 bertso-eskolen artean egin diren bertso desafioak bildu ditu. Multzoka egin dira eta saio-moldeak oso ezberdinak izan dira: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat…

Ostiraleko saioan, Eneritz Artetxe, Maddalen Arzallus, Asier Garate, eta Xumai Murua bilduko dira. Ordiziara Jexux Mari Jauregi, Juan Mari Juaristi, Iñaki Murua, Xabier Rico, Millan Telleria, eta Felipe Zelaieta joango dira.

Ekimenaren inguruko informazioa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button