MUSIKA

“Lo Spirito Continua” jaialdiak estatuko hardcore onena ekarriko du Sestaora

Eskola zaharreko hamaika hardcore taldek parte hartuko dute larunbatean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean egingo den Lo Spirito Continua jaialdiaren bosgarren edizioan, 19:30etik aurrera. Aurten, “Penintsula Histerikoko” hardcore taldeak izango dira protagonistak. Horretarako bi eszenatoki jarri dituzte.

Guztira hamar talde parte hartuko dute jaialdian, tartean, Bartzelonako Monstruacion banda klasikoak. 1980ko hamarkadan Bartzelona inguruan loratutako  hardcore-punk mugimenduak emandako taldea da, Anti/Dogmatikss eta L’Odi Social taldeekin batera, besteak beste. Hasieran Britainia Handiko punk-rocketik edaten zuten kantuak egin zituzten katalanek, baina gero hardcore estilora gerturatu ziren, “punk azeleratua” egin arte. Bada, aurten Vamos, vamos, vamos izenburuko lana plazarat u dute.

Monstruacion taldearekin batera Accidente (Madrid), Minority Of One (Xerez) eta 25th Coming Fire (Donostia) taldeak arituko dira. Hiruren diskoek eta kontzertuek sekulako harrera izan dute hardcore zaleen artean.

Kartela ondokoekin osatu dute: Haggish (Bilbo), Worth it (Berriz), Barbakore (Meatzaldea), Paniko (Zarautz eta Orereta), Herena (Andoian) eta Ruido de edificios cayendo (Bilbo).

Informazio gehiago: txirbilenea.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button