LITERATURA

Literaturaz eta berdintasunaz

Eztabaidak literaturarekin izeneko programaren saio berri bat egingo da gaur, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean literaturaz eta berdintasunaz mintzatzeko.
Topaketako protagonistak Karmele Jaio eta Nativel Preciado izango dira, eta bien artean, literaturak berdintasunari egindako ekarpenaz eta emakumeek literaturan gailentzeko dituzten aukerez solastatuko dira. Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du eztabaida.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) euskarazko literaturako egile gazterik ospetsuenetakoa da, eta kritikarien eta irakurleen onespena lortu du idatzitako hainbat laneren bidez. Amaren eskuak izan da lanik preziatuenetako bat eta gaur egun, zinemarako moldaturik dago. Gaztelaniaz ere topa daitezke bere lanik esanguratsuenak.

Nativel Preciadoren (Madril, 1948) sinadura oso ohikoa Espainiako aldizkari eta egunkarietan. Tiempo aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Eleberrigile gisa, bere lehenengo lana 1999an plazaratu zuen, El egoísta izenburukoa (Planeta Sariko finalista), eta horren ondoren etorri ziren Bodas de plata, eta 2007ko Udaberriko Nobela Saria irabazi zuen Camino de hierro lanarekin.

Hortaz, bi egileek jendaurreko solasaldia egingo dute gaur, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, literaturaz eta berdintasunaz mintzatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.