
Bizkaiko Foru Liburutegian, maiatzaren 5etik 26ra, astearteetan, 18:30etatik 20:00etara, Udaberri beltza izeneko hitzaldi-zikloa antolatu dute. Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz izango dira.
Egitaraua honela antolatu da: maiatzaren 5ean, 18:30ean hasita, El género negro llevado al cine: de Estados Unidos a Euskadi izeneko lehen saioa izango da María Eugenia Salaverri adituaren eskutik.
Maiatzaren 12an, Haizea Lópezek euskarazko saio bat eskainiko du: Heriotza eta hilketa eleberri beltzean.
Maiatzaren 19an, Xandra Bilbaok Mujeres que matan: la creación de asesinas fuera de estereotipos izeneko hitzaldia eskainiko du, eta azkenik, maiatzaren 26an, El rural noir. O cómo el entorno geográfico influye en la novela negra izeneko mintzaldia eskainiko du. Txemi Parrak.
Hitzaldietarako sarrera librea da, jarleku kopurua bete arte.



