LITERATURA

Literaturarako sormena bultzatzeko egonaldiak

Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) literaturarako sormena errazteko egonaldi bat ondu dute hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenean. Horrez gain, beste egonaldi bat eskainiko da Pasai Donibaneko Hugoenean. Euskal egile guziek dute uztailaren 4a arte heien burua aurkezteko tartea.

Euskarazko literatura sorkuntza horretan ez da mugarik, izan ere, deialdia euskaraz idazten duten autoreei guztiei zuzendua da eta ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, kantua… ere izan daitezke sorkuntzak, bai eta haur eta gazteei zuzenduriko proposamenak ere.

2024ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamentu bat izateaz gain, autoreak 3000 euroko dirulaguntza jasoko du lana garatzeko.

Deialdirako jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button