LITERATURA

“Literatura Unibertsala” saila osatzeko lanak

EIZIE elkarteak Literatura Unibertsala bilduma osatzeko deialdia zuen duela hilabete batzuk. Lau liburu hautatu dira, eta jatorrizkoen laginak jarri dituzte lehiatzaileen eskura: Edith Wharton, Ethan Frome; Pier Paolo Pasolini, Ragazzi di vita; Marina Tsvetaieva, Mon frère féminin: Lettre à l’amazon eta Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio. Interesdunek eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan) aurkeztu dute, ezizen batekin. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 9an amaitu zen.

Orain, 2021eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri eman du entitate horrek. Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak: Edith Wharton, Ethan Frome (Miren Arratibel eta Aintzane Atela) eta Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio (Joannes Jauregi).

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garziak, Amaia Astobizak eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein-Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).

Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdia antolatuko du aurki EIZIEk.

Argibide guztiak EIZIE elkarteak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button