LITERATURA

Literatura Unibertsala bildumarako itzulgai berriak

EIZIEk Itzulpen-lehiaketaren 2. deialdia egin du, Literatura Unibertsala bilduman aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko xedez. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da.

Oraingo honetan honako bi obra hauek dira itzulgaiak: Fatima Mernissi, Dreams of Tresspass, eta Sheridan Le Fanu, Carmilla.

Lan horiek itzultzeko itzultzaile profesionalak zein hasi berriak aurkeztu daitezke, baina aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu zaien itzultzaileek ez dute parte hartzerik izango.

Lanak EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira: Zemoria 25, behea – 20013 Donostia. Postaz (idazkaritza@eizie.eus) edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi behar da gutun-azalean.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Bakartxo Arrizabalagak, Itziar Diez de Ultzurrunek eta Inazio Mujikak. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Bestelako argibideak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button