
1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimena antolatu du Oiartzunen, eta egunotan (hil honetako azken egunera arte) literaturaren inguruan, hitzordu sorta polita izango da.
Atzo ikasleekin aritu zen Nerea Loiola, irakurzaletasunaren inguruan. Biharko saioan, Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolaza elkartuko dira Idazle kontzientziak eta idazketa ibilbidea gaian sakontzeko.
Larunbatean, hilak 22, Yolanda Arrieta ipuingintzaz arituko da eta tailer bat eskainiko du. Igandean, Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbide irakurleekin solasean arituko dira Luma Kantaria lanaz berba egiteko.
Eta datozen egunotan denetarik izango da: Pote filosofikoa Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelenarekin; Irakurketa festa herrikoia. Zatoz zure liburuarekin; Oier Guillanek egingo duen Literaturan jolasa gauza serioa da idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat,..
Eta azken egunean, PUF bertso saio musikatua egingo dute Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxek. Ainhoa Urienek gidatuko du, eta Patxi Amuletek eta Bastien Mariannek musikatuko dute.