MUSIKA

Bernaola musika jaialdia estilo ezberdinetara zabaltzen da

Aurtengo Bernaola musika jaialdia esparru eta izaera ezberdinetako musiketara irekitzen da. Orain arte, Garaiko Musikaren Zikloa-k egungo sormenaren berri eman ohi du; baina, aurtengoa haratago iritsiko da, eta festibaletan aditu ohi ez diren soinuzko unibertsoetan sartuko da, Bestelako Musiken Ziklo-ko kontzertuei esker; bai eta musikari gazte batzuei tarte bat eskaini ere Musikari Gazteen Zikloa-ren karira.

Biharko jaialdia zabalduko duen kontzertuari dagokionez, Ensemble Sinkroren helburu nagusietako bat, konpositore eta interpreteek eginiko lana kontzertu bakoitzerako bereziki bururatutako proposamenetan jasotzea da. Garai honetako musikak eskaintzen dituen aniztasunarekiko elkarretaratzea, arte-korronte berriekin konprometitutako musikariek sortu eta interpretaturikoa. Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Roberto Casado, flauta;
Sergio Gutierrez Rodríguez, piano; Felix Divar, perkusioa; Olaia Montoya, perkusioa; Jabi Alonso, perkusioa; Gorka Saez de Ibarra, perkusioa; Fernando Martinez de Eredita, argiztatzea; eta Alfonso García de la Torre, zuzendaritza artistikoa.

Aurten, gainera, Antonio de Cabezonen jaiotzearen 500. urteurrena ospatuko dute, teklarako musikan inoiz egon den maisurik nagusienetakoa. Beroni eskainiko diote Antzinako Musikaren XXIX Ziklo-ko kontzertu bat. Eta, honez gainera, Juan García de Salazarren heriotzaren hirugarren mendeurrena ere aintzat izango dute egitarauan.

Bernaola jaialdiaren egitarauak azaroaren 21era bitartean iraungo du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button