ESZENA

Umorezko Antzerki Erakustaldiaren III. edizioa, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren III. edizioa inauguratuko du gaur berton. Ekimena martxoko ostiral guztietan egingo da Errekaldeko udaltegian, arratsaldeko 19:30ean.

Programazioa ostiral honetan zabalduko da, Carlos Martínezen Hecho a mano ikuskizunarekin. Lanak, ikusleek Portugaleko Almadako XXI. Antzerki Jaialdiko ikuskizun hoberenari emandako ohorezko saria irabazi zuen.

Martxoaren 13an, El Club de la Comedia saioko Luismik Colado cabe ikuskizuna eskainiko du. Mila aurpegien eta mila soinuen gizona da hau.

Hurrengo hitzorduan, martxoaren 20an, 7 grados konpainia bilbotarrak mikro-kontakizunak, bakarrizketak eta elkarrizketak  biltzen dituen Trastornos literarios lana oholtzaratuko du.

Umorezko Antzerki Erakustaldia martxoaren 27an amaituko da, Txintxeta Produkzioak taldearen Potologuak euskarazko lanarekin. Antzezlan horrek zorroztasunez aztertzen ditu euskal gizarteko erabilerak eta ohiturak, familia, tabernak edo ospitaleak, besteak beste.

Umorezko Antzerki Erakustaldiaren edizio honek ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren-Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztutako umorezko film laburren aukeraketarekin. Emanaldia Errekaldeko udaltegian izango da, martxoaren 23an.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net helbidean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button