BESTELAKOAK

Urrian zabalduko da Ahotsenearako izen-ematea

Aurtengo Durangoko Azoka bost egunekoa izango da, abenduaren 4tik 8ra. Urriaren 1ean, osteguna, goizeko 09:00etan, zabalduko da Ahotsenean izena emateko epea.

Aurreko urteetan legez, bi baldintza baino ez dira bete beharko bertan egoteko: euskaraz sortutako lanak izatea, eta aurten argitaratuak izatea.

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa…) bidez aurkeztu ahal izango dira. Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak.
Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira burutu: info@ahotsenea.net helbidera bidaliko dira ezarritako ordu eta egunetik aurrera, ez lehenago.
Eskaera egitean webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar duzue.

Bestalde, dagoeneko web berria dago www.ahotsenea.durangokoazoka.eus helbidean. Horra sartu ahal zarete dagoeneko, eta izan ditzakezuen zalantza guztiak bertan argitu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button