LITERATURA

Literatur Gazetaren 25. urteurrena

Literatur Gazetaren 25. urteurren honek atzera begiratzeko tenorea luzatu digu askori. 1985eko uztailaren 18an sortu zen lehen ale hura eta bertan, Mikel Lasa, Felipe Juaristi, Joxerra Garzia, Nerea Azurmendi, Mikel Azurmendi, Joseba Sarrionandia, Juan Antton Zubikarai, Bernardo Atxaga, Esteban Antxustegi eta Patri Urkizuk hartu zuten parte idazle gisan. Miguel Delibes, Mark Twain, Ernesto Sabato, Michel Tournier eta Ernst Bloch-en idazlanak ere publikatu ziren.
Denera hamaika zenbaki kaleratu ziren: hiru ale 1985ean, urtebeteko geldialdiaren ostean 1987an lau ale, 1988an hiru eta 1989ko apirilean azkenekoa.

Baina lehen hartan azaldu zen ekimenaren asmoa: "….ez dugu literatura teoria handirik nahi, gutxiago literatura teoria horregatik bandera egin; nahiago dugu poltsikoak bertan eskuak sartzeko direla jakin.
Euskal literaturaren munduan aldizkaria ateratzera ausartu garenok euskal literatura berean teoria praktika baino gehiago dagiela jakinean gaude. Artea eta herri zapalduarekiko elkartasunaren arteko harremanena aipatzen digute. Zuzena eta okerraren arteko eztabaida. Batzuentzat literatura garraixia da, besteenzat arima pozik eta sabela betea duenaren korrozka. Jakinean gaude.
Euskal literaturaren barrutian sortzen den aldizkari honek hori barneraturik dauka; hori guztiori bereganatzen saiatzen da, guztiorren informazioa zabaltzen eta barreiatzen. Eta kritika apurtxo bat ematen. Liburu produkzioa gero eta handiagoa, idazle kopurua gero eta zabalagoa da. Kritika produkzioa gero eta murritzago. Errealitatearen aurrean gaude.
Euskaraz idazten den oro ezin da kritikatu, alde batetik. Bestetik, euskaraz idazten duenak jakin behar du zergatik idazten duen euskaraz. Edozein kritika hasi baino lehenakogo Txinako harresia. Kritika ideologikoak gehienbat. Eta batuaren arrazoia. Gure eguneroko ogia. Errealitateak ez du izenik, baina izen bila dabil. Aldizkariak izena du baina era berean izen bila dabil".

Literatur Emailuak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button