ARTEA

Argazkilaritza introspekzio-tresna bihurturik

Kutxa Fundazioa Artegunea aretoak Tina Barney. Familia-loturak izeneko erakusketa hartuko du azarora arte. Bertan, bere ibilbideko 40 urte baino gehiago ikusi ahalko dira formatu handiko koloretako 54 argazkiren bidez. Erretratugilearen gaineko erakusketan  lehen garaietako argazkiak, lan ezezagunak, aginduz egindako lanak eta lan pertsonalak, eta baita bi film ere erakutsiko dira.

Erakustearen antolatzaileek eman dizkigute datu guztiak: Tina Barney funtsezkoa da Estatu Batuetako argazkilaritza garaikidean. Garrantzizko lan monografikoak egin ditu Theatre of Manners (1997) eta The Europeans (2005), eta mundu osoko aretoetan egin ditu erakusketak. (…) Laurogeiko hamarraldiaz geroztik, Tina Barneyk ekialdeko kostaldeko estatubatuarrei egin zizkien argazkiak, formatu handian; beren eguneroko hutsalkerian agertzen zituen, eta, hala, ordu arte argazkietan oso gutxitan agertzen zen intimitate modu bat erakutsi zuen. (…)  Belaunaldi arteko harremanak eta bereziki gurasoen ereduaren, transmisioaren eta hezkuntzaren gaia dira lan osoa hartzen duen ildo nagusia. Tina Barney 1976. urte inguruan hasi zen bere lagun eta senideei argazkiak ateratzen. Orduz geroztik, bere bizimoduari buruzko introspekzio-tresna bihurtu zen argazkilaritza”.

Erakusketan artistaren tamaina handiko lanak erakutsiko dira, koloretan edo zuri-beltzean, izan ere, formatu handiak “aldatu egin nahi du ikuslearen eta argazkilaritzaren arteko harremana, ikusleak irudian gehiago parte har dezan bultzatuz eta argazkilariaren esperientzia zabalduz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button