BESTELAKOAK

“Bertatik bertara” laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Bilbok eta Santanderrek Bertatik Bertara kultur laguntzen hirugarren ediziorako deialdia zabaldu dute. Diru-laguntzon helburua hiri bietako enpresek, elkarteek eta beste kultur eragile batzuek sustatuko dituzten proiektuak garatzea da. Bilboko Udalak eta Santander Creativa Fundazioak (FSC) 40.000 euro jarriko dituzte hori bideragarri egiteko.

Hemengo eta  bertako kulturaren edo sorkuntzaren sektoreko profesionalak, enpresak edo beste mota bateko erakundeak elkarlanean aritzeko pizgarria izango da  ekimena, kultura edo sorkuntzako proiektuak aurrera eramateko. Proiektu horiek 2017ko lehen hiruhilekoa bukatu lehen baino egin beharko dira hirietako batean edo bietan.

Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da, eta hemen begiratu ahal dituzue horretarako eskatzen diren baldintzak. Betiko lez, lehentasuna Bilbon eta Santanderren gauzatzeko jarduerak planteatzen dituzten proiektuei emango zaie. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button