BESTELAKOAK

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna, Bilbon

Kaleko Artearen Artekale Elkartekoen eskutik, Izaskun Agirresarobe eta Barbara Govan bikoteak, Brett Baileyk idatzitako Nazioarteko Mezuaren irakurketa antzeztua eskainiko du Bilboko Arriaga Plazan, eguerdiko 12:00etan. 

Artista biak zerutik lurrera eta lurretik zerura egingo dituzten akrobazia artean arituko dira irakurtzen eta aldarrikatzeko mezua zabaltzen: “Gizartea dagoen tokietan, antzezpenaren muin gaitzetsiezina azaltzen da”. 

Egunean zehar, Gaitzerdi Konpainiaren eskutik, espazio honetan jarriko da kamioi bat, eta bertan, irrati antzezpena eskainiko da. Arratsaldean, 20:00etan, publikoarekin aurrez aurreko topaketa bat ikusteko aukera egongo da: Media Vuelta.

Beste aldetik, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna eta bere bizitzaren10 urteak ospatzeko, Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian kokatuta dagoen Bilbao Eszenan,  martxoaren 28an, hainbat jarduera egingo dira. Hasteko 17:15etatik aurrera Antzerkiaren Egunaren esanahia ezagutzera emango da manifestuaren bitartez. Antzerkiaren Sari Nazionalak, Ramon Barea bilbotar antzezle eta zuzendariak, nazioarteko mezua irakurriko du. Ekitaldi xume honek, Ramon Barearen omenaldi izan nahi du.

Geroago, Felipe Lozak zuzendutako eta Itziar Lazkanok interpretatutako Lorquianas obraren zati bat eskainiko da.

 Antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du mezuak: “Antzoki eta eszenatokietako artistok, ez al da gure betebeharra merkatuaren eskaria eta gure eragiteko indarra baliatzea, bihotz eta buruetan gune askeak sortzeko? Gure inguruan jendea batzeko? Eragin eta informatzeko, eta elkartasuneaneta itxaropenean oinarritutako gizarte bat sortzen laguntzeko?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button