BESTELAKOAK

Ageriko 40. Pintura Lehiaketa Bergaran

Igande honetan, irailak 15, eta Bergarako Udalak eta Beart Arte Elkarteak antolatuta, bide luzea duen Ageriko Pintura Lehiaketa egingo da herri horretan.

Ohi denez, lehiaketan nahi duen edonork parte har dezake, eta egile bakoitzak artelan bakarra aurkez dezake, teknika eta gaia libreak direlarik.
Lanak Bergaran eta aire zabalean, udalerriko edozein lekutan egin ahal izango dira.

Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, Bergarako Kultur Etxean markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.

Lan horiek egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, Bergarako Udaletxean. Geroago, horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak egun horretako 14:30ean emango dira  jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da.

Lehenengo saria 1.000 eurokoa da, eta bigarren saria 410 eurokoa. Lehenengo bergararrari 210 euro emango zaizkio eta bigarrenari 180.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button