LITERATURA

Liburu Eguna ospatzeko, “Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo” ekimena, Bilbon

Apirilaren 18tik 30era bitartean, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta (apirilaren 23an), Bilboko auzoetako Liburutegi eta Udaltegietan, Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programaren lehen edizioko jarduerak antolatu dira. Saioetan, hainbat ipuin-kontalarik haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte.

Ipuin guztiak euskaraz irakurriko dira, apirilaren 18an Castañoseko Liburutegian irakurriko dena izan ezik, ingelesez egingo baita.

Bertan parte hartuko duten kontalariak honako hauek dituzue: Joxe Aldasoro, Maite Franko, Nerea Ariznabarreta, Ana Apika, Lur Usabiaga, Maider Alcelay, Izaskun Mujika, Ameli, Rakel Imaz, Maren Basterretxea, Uxue Alkorta, eta Bego Alabazan.

Non eta non zehazki jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button