MUSIKA

Xabi Aburruzagak “Aurrez Aurre” diskoa kaleratu du

Trikitilaria 2007an hasi zen diskogintzan, eta orain argia ikusi duen Aurrez Aurre (Baga-Biga) diskoan big-band izugarria muntatu du betiko laguntzaileekin.

Diskoa aurtengo maiatzaren 15an emandako kontzertuan grabatu da Bilboko Campos Antzokian. Berarekin bere ohiko zuzeneko taldea aritu zen: Eriz Perez (gitarra akustikoa, ahotsa), Jon Cañaveras (baxua), Aitor Uribarri (perkusioak, ahotsa), Koldo Uriarte (teklatuak) eta bestetik hamaika laguntzaile propio ekarritakoak zuzenekoaren grabaketarako, tartean,  Xabier Zeberio (biolina), Iñigo Olazabal eta Argibel Euba txalapartariak, Gorka Urmeneta (alboka), Asier Ituarte (tronboia), Javier Perez (tronpeta), Abraham de Roman (saxoa), Gorka Hermosa (eskusoinua), eta abar.

Xabi Aburruzaga trikitilariaren diskoak kontzeptu gardena erakutsi nahi du, “eta hor dago bihotza eta burua, teoria eta praktika, asmoa eta jarduna, ametsa eta errealitatea. Hemen kontzeptu biribilak: hogei urteko musika ibilbidearen lekukotza da, abesti zaharrei egindako moldaketa berriak dakartza, amestutako musika festa erraldoia zuzenekoan antolatzea, amestutako taldekideekin taula gainera igotzea, amestutako laguntzaile-gonbidatuekin alimaleko big-banda sortzea.
Kontzeptuaren emaitza da hamazazpi abestietan zehar entzungo dela zoriontasunaren aldarria kantu bilakatuta. Aurrez Aurre zuzeneko diskoa aurreko bost diskoen lagin bat denez, hemen batu ditu berriro folkaren imajinario guztiak osagai sinboliko eta kontzeptualekin trikitiaren soinuak eta erritmo desberdinak (fandagoa, arin arina, porrusalda…) unibertsalizatzeko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button