
Bilboko Fas zineklubak Jean-Claude Lauzon zinegileak 1992an filmatutako Léolo filma pantailaratuko du bihar, hilak 26, El Carmen aretoan, 19:45ean. Jorge Barrio zuzendari eta zinema irakasleak aurkeztuko du emanaldia.
Horrekin batera, Jon Lopez zinegileak Insatisfacción izenburuko film laburra aurkeztuko du, KORTeN! film laburren erakustaldiaren baitan.
Fas zineklubaren arabera, psikologia eta poesia uztartzen ditu Léolo filmaren gidoiak. Jean-Claude zinegile kanadarra hegazkin-ezbehar batean zendu zen, film bakarreko filmografia utzita.
“Montreal, auzo pobre bat, ametsetan eta oroitzapenetan babesten den haur bat familia erdi surrealista batean. Alde askotatik asmatzen du film honek, eta gorespen kritikak jaso ditu. Musika ikusgarria da”.
Film bikaina Léolo, maisulan onirikoa da, ametsen misterioan murgiltzen dena. Bitxia, samurra, magikoa eta eskatologikoa da.



