ARTEA

Leo Simoesen lanak ikusgai Photomuseum-en

Erakusketak bidaia bat proposatzen du gure ni-aren barrena bestea-ren errepresentazioaren bidez. Abiapuntua giza harremanak dira, elkarren arteko harremana. Erakusketa honetan erretratuak biltzen dira, artifizio gabeko lan ederrak, non zuriak eta beltzak agintzen duen. Irudiak errealismoz beteta daude. Argi naturala erabiltzen du eta konposizio komuna, baina landua, ageri da irudietan harrapaturiko pertsonaia guztietan.

Leo Simoesen hitzetan (1968, Penintsula Iberikoa -horrela jasotzen du berak bere web gunean, izatez euskalduna eta sei urtez geroztik Granadan bizi den arren-), "beti egiten dut lan gizakiaren inguruan, baina kasu honetan ez nuen jendea bere aurpegiagatik aukeratu nahi izan, baizik eta bere garrantziagatik". Egile euskaldunak aurpegien adierazkortasuna erabiltzen du, ikuslearekin bere "espazio intimoa" partekatzeko.

Photomuseum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button