MUSIKA

Lena Sinais jazz laukoteak joko du gaur Bilbon "Bilbao Distrito Jazz" egitarauaren barruan

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamaikagarren edizio horren azken emanaldia, Lena Sinais bertako laukoteak eskainiko digu, gaur, apirilaren 30ean, Solokoetxe institutuko ekitaldi aretoan.

Lena Sinais alegiazko emakume baten izena da, eta euren abestiekin ahotsa jartzen diote. Abesti horiek Mireia Otzerinjauregik eta Sorkunde Idigorasek konposatu eta moldatu dituzte, bai euren, bai gaur egungo poeten berbak hartuta. Poeta horien artean daude Macarena Trigo, Blanca Calparsoro, José Hierro eta Jaime Sabines, besteak beste.

Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, edukiera bete arte. Behin edukiera bete eta gero, ez zaio inori sartzen utziko.

MBNk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button