
Leioa Udaleko XV. Pop Rock Lehiaketa iragarriko duen kartelaren lehiaketa martxan da. 14-35 urte bitarteko gazteak parte hartu ahal izango dute, eta proposamenak bidaltzeko epemuga 2014ko urriaren 24a izango da.
Saria 600 eurokoa izango da, eta lan irabazlea bozketa bidez aterako da, izan ere, epaimahaiak bost lan onenak aukeratuko ditu, azaroaren 10ean, eta gero, lan horiek ikusgai izango dira azaroaren 23ra arte, ikusleek lan saritua aukera dezaten bozketa bidez.
Lanek ondoko leloa izango dute, ezinbeste: LEIOA 2015. XV. POP ROCK LEHIAKETA. XV CONCURSO POP ROCK. Horretaz gainera, 30 x 40 zentimetroko euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira, koloretan edo zuri-beltzean. Lanaren bi argazki bilduko dituen CDa ere entregatu beharko da, bai eta egilearen datu pertsonalak gordeko dituen gutun-azala ere.
Lanak Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko dira: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena kalea, 2. 48940 Leioa (Bizkaia). Informazio gehiago.



