MUSIKA

Lords of Altamont rock-and-roll bandak Donostian joko du

AEBetako Lords of Altamont rock-and-roll bandak joko du igandean, apirilak 13, Donostiako Le Bukowski Klubean, 20:00etan. Estatubatuarrekin batera, Hondarribiko Mushroom Caffeine bikoteak joko du, zeinak oraintsu, Liquid izenburuko lana argitaratu duen.

Ibilbide luzeko musikariek jotzen dute Lords of Altamont taldean; tartean, The Bomboras, The Fuzztones eta The Cramps kultuzko bandetan aritutako musikariek.
Iaz, Lords Take Altamont (Gearhead) izenburuko lana argitaratu zuten. Euren jarioan rock kutsuko influentzia klasikoak biltzen dituzte: 60ko hamarkadako psikodelia eta garaje-rocka, bai eta MC5 eta Stooges bezalako piztien energia sutsua. Burrunba hori guztia, motor zaleen estetikarekin uztartzen dute.

Hondarribiko Mushroom Caffeine bikoteak, gitarra eta bateria, berriz, Liquid izeneko disko plazaratu berri du; bi musikariek psikodelia zantzuekin jantzitako garage-rock garaikidea jorratzen dute. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta Jorge Reboredo musikariak grabatu, nahastu eta masterizatu ditu 2013ko urrian, grabazioa taldearen bandcamp webgunean entzun daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button