ESZENA

Pabiloi 6 aretoaren azaroko egitaraua

Bilboko Pabiloi 6 aretoak hiru antzezlan hartuko ditu hil honetan. Hasteko bihar eta etzi, azaroak 7 eta 8, Malas Compañías taldeak Orsai zirku ikuskizuna taularatuko du, 10:00etan. Bi emanaldiak Mitusuk antolaturiko kanpaina eskolarraren baitan daude.

Azaroaren 10ean eta 11n, berriz, Dejabu Panpin Laborategiak Gure Bide Galduak obra aurkeztuko du. Franco hil eta ondorengo Euskal Herriaren historia du ardatz. Utopia, amets eta desengainuz jositako istorioa da. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Azkenik, 16an, 17an eta 18an Onirica Mecanica konpainiak Morfologuía de La Ceguera lana antzeztuko du. Itsuek eraikitako munduan barrena murgiltzen den esperientzia sentsoriala da. Hau ere 20:00etan hasiko da.

Aipaturiko hiru antzezlanez gain, bestelako jarduerak ere izango dira: Will Keen-ek tailerra zuzenduko du 18an; Jeremy James-ek inprobisazioaren inguruko ikastaroa emango du 19tik 23ra bitarte, eta, amaitzeko, Patrice Chéreau-k topaketa-hizketaldia egingo du 23an.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button