ESZENA

“Hazipenen pozak” dantzaldia, Errenterian

Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiek, Hazipenen pozak dantzaldia eskainiko dute maiatzaren 30ean, larunbata, Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, 19:00etan.

Bilboko Loraldiaren barruan aritu ziren Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariak, dantzaldi ikusgarria eginez. Lagunak bezala, hitz eginez, dantzarako gogoa erakutsiz:

-… eta ELKARTZEN bagara RENDEZ VOUS plazan ENCONTRO bat izateko gogoarekin?

-…dantzatzeko noski, geure dantzak,ez?… Bai, betikoak… gustatzen zaizkigunak… oso ondo!  Han egongo naiz, gusto handiz!

-…ni ere jungo naiz.

Eta hala, elkar egoteko, bizitzeko, sortzeko gogoagatik Kukai eta Tanttaka konpainiek 2002. urtean abiatu zuten euren elkarlana. Orduz geroztik, begirada propio batekin jorratu dute ibilbide bat. Orain, elkarrekin landutako horri begirada berri bat eskaini eta kale zein espazio berezietarako atondutako dantzaldia prestatu dute. Euren buruari beste begi batzuetatik eta beste espazio batetik begiratzeko aukera eskainiko duen ikuskizuna.

Emanaldiaren zuzendaria Mireia Gabilondo da, eta koreografia Jon Mayarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button