
Iruñeko Zinema eta Emakumeak Nazioarteko Jaialdiak 25 urte bete ditu aurten eta urteurren berezi hori ospatzeko webgunea eta liburua kaleratuko ditu, besteak beste. Gaurtik 17ra bitarte, gainera, emakumeek zuzenduriko askotariko 20 film luze, labur eta dokumental proiektatuko dituzte Golem Baiona zine aretoetan.
Josefa Molina zinegilearen Función de noche filmak inauguratuko du gaur jaialdia, 20:00etan. Por tu culpa, Romeos, La extraña edota Chicas dira, besteak beste, ikusi ahal izango diren beste film batzuk; dokumentalen artean, aldiz, Pink Saris, Granada, Prohibido eta Porno Vegetal.
Zinema eta Emakumea Erakustaldia duela 25 urte jaio zen, emakume zinemagileen lana agerrarazteko eta haien filmak jende guztiaren aurrean erakusteko. Jaialdiak, gainera, bestelako helburuak ere baditu; tartean, inguratzen gaituen munduari buruz emakumezkoek dituzten ikuspegiak agertzea.
Egitarauaren xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.