MUSIKA

Gaur, Iruñean, “Brahms Fest” jaialdiaren hasiera

Irailaren 27tik urriaren 13ra Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruña, Donostia, Gasteiz eta Bilbon Brahms Fest programaren baitan, Johannes Brahms musikagile alemaniar ezagunari eskainitako musika-festa handi bat izango dena. Gaur, irailak 27, Iruñeko Baluarten izango da lehen kontzertua.

Joan den denboraldiari Schubert musikagilearen obrekin eman zitzaion hasiera, eta Euskadiko Orkestraren aurtengo ekitaldiari, berriz, Johannes Brahms konpositoreari eskainitako festa handi batekin ekingo zaio.
Euskadiko Orkestrak honakoa adierazi du burutu beharreko kontzertuei eta egileari buruz: “Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan”

Orain, Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdian.

Jaialdiak hamar saio programatu ditu, eta lau sinfoniez gain, biolin eta biolontxelorako kontzertua eta pianorako bi kontzertuak eskainiko ditu, Dmitri Makhtin, Alexey Stadler eta Tom Borrow solistekin batera.

Saio guztien gaineko xehetasunak Euskadiko Orkestrak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button