ARTEA

Lasaitasunaren margoak

Donostiako Echevarria galerian Juan Roldan (Sevilla 1940) artistaren lanak ikusteko abagunea egongo da ekainaren 22ra bitartean. Galeriako arduradunen esanetan, “Juan Roldani buruz aritzea, bakeaz hitz egitea da, soseguaz”. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 22a bitarte.

“Paisaiak, marinak, barrualdeak, bere koadro guztiek zabaltasun handikoak dira, lasaitu egiten gaituzte, sosegua transmititzen dute, gure eguneroko bizitza atseginagoa egiten duten koadro ederrak dira”.

Roldanen obretan horizontaltasuna nagusitzen da. Pintorearen esanetan, marra horizontala baketsua eta lasaia delako, ez du artega jartzen, marra bertikala baino sedentarioagoa baita. Marra bertikala, berriz, akzioa da, dinamismoa, borroka edo artegatasuna. Hala, Roldanen konposizio horizontal horietan paisaiak ageri dira, lurra eta itsasoa, eta noizbehinka gizakia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button