MUSIKA

Las Chinchetas taldeak “Ituringo Arotzak” singlea plazaratu du

Las Chinchetas taldearen atzean Las Kassettes talde nafarra dago. Bada, bikoteak, Maier Vélez eta Edurne Jabat, Ituringo Arotzak izenburuko singlea argitaratu berri du GOR diskoetxearen bitartez.

Single honetan euskal musika tradizionalaren klasiko bat berreskuratu du bikoteak, Dr. Maha’s Miracle Tonic taldearen laguntzaz, kantuari ukitu country-a eransteko.

Musikari bikoteak hainbat disko plazaratu ditu Las Kassettes izenpean, tartean, iaz argitaratutako iraupen luzeko diskoa, Bajo el sol. Aurretik bi EP argitaratu zituzten nafarrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button