BESTELAKOAK

Larunbatean “Fair Saturday” kultur mobilizazioa

Larunbatean, azaroak 26, egingo da Fair Saturday kultur mobilizazioa handia, eta aurtengo edizioan milaka artistak 350 ekitaldi ingurutan parte hartuko dute 6 herrialdetako 70 hiri eta herritan 100 proiektu sozialen alde. Bilbon inpaktu sozialeko 90 kultur ekitaldi baino gehiago egingo dira.

Fair Saturday, “mundua arte eta kulturaren bitartez aldatzeko eguna da”, eta horrexegatik, hainbat hiritan, aldi berean, inpaktu sozialeko jaialdia egiten da, dagoeneko mundu mailako gertaera globala bilakatu dena. Izan ere, nazioartean, Fair Saturday 2016k 350 ekitaldi bilduko ditu Espainia, Peru eta Mexikoko 70 hiri eta herritan banatuta, eta Argentinan, Kolonbian eta Panaman ere zenbait ekitaldi egingo dira estreinako aldiz.

Ekitaldien atzean, kausa sozial bat dago. Adibide bat ipintzearren, larunbatean, ZAWP sormen gunean, erakusketa kolektibo bat antolatu da, Etxea= Babeslekua izenekoa, 30 ilustratzaileren parte-hartzearekin. Gainera Moncada Veinte taldeak kontzertua eskainiko du. Biltzen den dirua CEAR-Euskadi elkartearentzat izango da.

Jaialdiaren kultur programazio osoa www.fair-saturday.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button