Sedukzioaz Anger bandaren iraupen luzeko bigarren lana da, Josema Linazasororen (Naiz Roxa, Gose) gidaritzapean grabatua. Diseinuaz Unai Bergara arduratu da.
Grabazioan taldearen eragin musikal anitzak islatzen dira, metal nahiz hardcore doinuetatik haratago joanez. Hitzei dagokienez, aurreko lanetan bezala, gizartearen inguruko beraien irakurketa partikularra entzun edo irakur daiteke, oraingo honetan botere sozial nahiz politikoaren tresna den sedukzioari buruz mintzo direlarik.
Bestalde, Anger taldeak hiru kontzertu iragarri ditu euren webgunean: hilaren 26an, Ugaoko Herriko Tabernan Itziarren Semeak taldearekin; apirilaren 16an, Arrasaten Musikaeskolako Gazte Txokoan; eta, azkenik, apirilaren 17an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian GOSErekin.
Anger-ek bidalita