
Juan Aizpitartek Agur Jaunak liburua aurkeztuko du gaur, apirilak 11, Bilboko ANTI- liburu-dendan, 20:30ean. Aizpitartek politikarien identitate bisualari buruzko ikerketa jaso du autorretratuak direla medio. Ikerketa sozial bat egiten du artistak, euskal politikan agertzen diren kode errepresentazioak aztertuz.
Jose Luis Marzok liburuan idatzi duen Garrantzizkoena pertsona da testuak honekla dio: “(…) Botoak hautagaiaren eta hauteslearen arteko harremana ezeztatu egiten du, diruak ekoizlearen eta dendako eroslearen arteko menpekotasun harremana ezeztatzen duen bezalaxe. Inork ez dio ezer zor inori. Izan ere, Roberto Alfak zioen bezalaxe: ‘azken finean, norberak bere buruari ematen dio botoa’”. Aizpitartek, Pariseko Bienal de Beleville 2 biurtekoan ere aurkeztu zuen egitasmo hau 2012ko urrian. Orain proiektua liburu formatuan argitaratu du.
Bestalde, Xara Sacchi eta Duen Okerren Bitxikeria erakusketa ere inauguratuko da ANTI- dendan apirilaren 17an.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://www.anti-web.com/eu/index.php



