LITERATURA

“Lanbro Beltza”, genero beltzaren inguruko topaketa, Plentzian

Plentzian, Lanbro Beltza, genero beltzaren inguruko topaketaren XII. edizioa abiatuko da urriaren 17tik 19ra arte.

Beste urte batez, Bizkaiko kostaldeko herria literaturaren genero beltzaren zale guztien topaleku izango da Lanbro Beltza topaketari esker. Bertako programazioan parte hartzeko 30 egile bilduko dira egingo diren elkarrizketetan, mahai-inguruetan eta hitzaldietan.

Topaketa Plentziako Kultura Etxean (Goñi Portal) inauguratuko da urriaren 17an, osteguna, 18:30ean, Javier Sagastiberri idazleak gidatuko duen lehen mahaiarekin. Bertan bilduko diren parte-hartzaileak Ane Odriozola, Sergio Perez eta Unai Etxebarria izango dira.
Egun berean, bigarren mahai-inguru bat egingo da, Almudena Fernández Ostolazak gidatuko duena, eta Patricia Jiménez, Txusmi Sáez, Xandra Bilbao eta Joseba Calvoren aportazioak bilduko dituena.
Parte hartuko duten beste aditu batzuk honako hauek dira: Javier Diez Carmona, Urbano Colmenero, Jose Francisco Alonso, Peru Camara, Osvaldo Reyes, Alberto Figueroa, Javier Bolado, Javier Otaola, Juan Mari Barasorda, Noemi Pastor,….

Liburu aurkezpenak ere izango dira, eta hala, Ricardo Bosque idazleak El lugar de los hechos liburua aurkeztuko du. Aurten sari berezi bat emango zaio Jon Arretxe euskal idazleari Touré detektibearen istorio ezagunagatik.

Eta aurtengo topaketei amaiera emateko, narratiba beltza, poliziala eta intrigazkoari buruzko Lanbro Beltza nazioarteko ipuin lehiaketan parte hartu duten lanik onenak sarituko dira.

Egunez eguneko programazioa zertan den jakiteko: Lanbro Beltza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button