IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Hendaiako Film Festibala

Hendaiako Film Festibalak gaur bertan zabalduko ditu ateak. Egitarauaren barruan estilo anitzeko 50 film labur ikusteko parada egongo da hiru egunez.

Film laburrak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte azpitituluekin,eta Les Varietes zineman eta Mendi Zolanen ikusi ahal izango dira.
Film hauekin, “bidaia bat dizuegu eskaintzen, herrien, generoen, kulturen eta hizkuntzen barnean, Antoine Mailler-en argazkiekin, Mugaldekoak taldearen musikarekin edota profesionalen arteko topaketekin. Gure eskualdean dabilen sorkuntzan bete-betean errotu zinemari zabalduriko leiho eder eta liluragarria ireki nahi dizuegu” diote antolatzaileek.

Lan epaitzerako orduan Eduardo Manet kubatar antzerkigilea eta Clélia Ventura zinemagileek hartuko dute ardura.

Programaren barruan nazioarteko lehiaketa, Akitania-Euskadi lehiaketa, Limits Forum lehiaketako ikasleen bideoak, Euskaraz bizi nahi dut lehiaketa, eta abar programatu da.

Den-dena, ikus ezazue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button