ARTEA

Laida Lertxundiren “Llora cuando te pase”

Gaur goizean, Andy Davies komisarioaren zuzendaritzapean, Laida Lertxundi artista bilbotarraren Llora cuando te pase erakusketa aurkeztu da AlhóndigaBilbaon
Otsailaren 27tik maiatzaren 18ra egongo da ikusgai Los Angelesen bizi den artistaren filmografia ardatz duen erakusketa hau.

Andy Davies komisarioak esan duenez, “Laida Lertxundi bere lanak aurkezten ari da mundu osoan barna, eta arrakasta biltzen dabil eten gabean”. Eta hala da, bere filmak zenbait museotan aurkeztu dira: MoMa, Tate Modern, Musee Jeu du Paume edo Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean, besteak beste. Horretaz gain, Whitney Biennialerako eta Lyon Biennalerako ere aukeratu dute bere lana.

“Gero eta ohikoagoa da zuzendariak ez diren artisten filmografiak, zinemateketan eta museoetan aurkeztea. Laidaren zinemagintza ez da zaila baina ikusleari bestelako sentsibilitate, pazientzia, atentzio eta denbora eskatzen zaio, begiradan lasaitasun berezi bat”, gehitu du Andy Daviesek.

Erakusketa Aretoan, Laida Lertxundiren zazpi film labur egongo dira erakusgai eta, kasu guztietan, “Los Angeles hiriko geografia filmatu dut, hiri honetako ez-representazioa, izan ere, beste film askotan hiria ez da gaia edota subjektua”, esan du egileak.
Bere lanen hasieran, bidaiak eta bisitaldiak egiten ditu, argazkiak atera, soinuak grabatu eta horrela ingurunea arreta handiz dokumentatzen du. 16mm-tako kamerarekin egiten du lan eta grabaketa bereziek nolabaiteko eskuzko zinemagintzara garamatzate, izan ere grabazioek hainbat hilabetez luzatzen dira. Honek guztiak, oso ahots bereziko lanak egitea dakar.

Maiatzaren 18ra bitartean ikus ahalko diren filmak honakoak izango dira:Footnotes to a House of Love (2007), My Tears Are Dry (2009), Cry When it Happens / Llora Cuando Te Pase (2010), A Lax Riddle Unit (2011), The Room Called Heaven (2012), Utskor: Either/Or (2013) eta We Had the Experience But Missed the Meaning (2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button