ESZENA

Poltsiko Antzerkiaren IV. Proiektu Deialdia

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolaturik, 2011n abiatu zen lehen aldiz modu esperimentalean Poltsiko Antzerkiaren Proiektu deialdi hau. Ekimenaren helburua euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzea, eta Poltsiko Jaialdian euskarazko lanen presentzia areagotzea.

Hortaz, Poltsiko Antzerkiaren euskarazko sorkuntzak bultzatzeko, IV. edizioko deialdian aurkeztu diren 7 proiektuetatik, bat hautatu da honezkero.
Proiektua absurdoaren antzerkia kokatzen den Markesa Loucost izan da, TAEko ikasle talde batek sortutako lana, hain zuzen. Aktoreak Maite Aizpurua, Xabier Terrones, Aitor Agiriano, Elena Rodriguez, Maite Rodriguez, Jugatx Mirasolain eta Chiuzo Hayz dira.

Markesak Farington Lord-aren etorreraren berri izan du bere bizitza handiustearen krisi momentu okerrenean. Sosik gabe, jauregia hutsik eta inora joan ezin dutelako bertan geratu diren giltzari, atezain eta jauregiko koru bitxiaz lagunduta, Markesa Lord-aren harrera festa prestatzen hasiko da. Baina nola liteke hori posible dekadentziaren hurrenean dagoen jauregi batean? Nola mantendu Markesak irudia?

Proiektuak 4000 euroko laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Maiatzean, Poltsiko Jaialdiaren barruan estreinatuko da eta lau saio egingo dituzte hiriko taberna desberdinetan.

Ekimen honetatik ere, Metrokoadrokaren Arra arraroa edo Oh my God taldearen Zer duzu, Amy? lan arrakastatsuak sortu dira aurreko edizioetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button